Kartoia

Kartoia material ezin hobea dugu. Merkea, arina, mozteko eta tolesteko erreza, baina lotzeko?. Hona hemen zenbait aukera:


Jostea
Kartoia lodia bada, lehenbizi zulatu egin beharko da.  Jostunek egiten duten erara lantzen da. Lehen patroia egin eta gero josi.



Kraft papera engomaturik
 Paper hau enmarkatzaileek erabiltzen dute gehien bat. Lodiera ezberdinetan saltzen da. Erabiltzeko, lehenbizi neurrira moztu,  esponja batekin busti eta poliki behar den tokian jarri eta gainetik trapu batekin igurtzi. Teknika hau  mobleak eta gauza zuzenak egiteko egokia da.



Itsastea
Itsasteko modurik azkarrena dudarik gabe, termokola da. Kontuz! 80º C baino beroago egoten da eta.



Bridak
Merkeak eta seguruak. Zuloak egin behar dira. Horretarako tresna aproposak izaten dira.Bridak erabiliz egindako loturak desegin daitezke kolarekin ez bezala.



Makedo
Briden antzeko sistema modernoa. Australiatik mundura. Teknika hau oso egokia da kartoiaz aparte beste elementu batzuk (ontziak, tapoiak, etb) lotzeko. Hona hemen esteka: makedo


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina